<br><BGSOUND SRC="http://www.maddi.net/magisteritza/Xabier Lete - Antton Valverde - 01 - Track 01.mp3" LOOP="1"><br>
Txirritaren "Foruak kendu zituenari" Antton Valverdek kantatuta
Jose Manuel Lujanbio Txirrita (Hernani 1860 - Altza 1936)
Gerrara joango zen semerik ez zuen nahi Jose Manuel Lujanbiok, horra hor mutilzaharra segitzeko arrazoietako bat. Ezaguna zuen gerra, azken karlistadan Errenterian herri-guardiak egiten aritu baitzen. Lujanbiotarrek, 1873az geroztik, Errenteriako Txirrita baserria izan zuten kabia. Berehala, ordea, herri askotako taberna, plaza eta sagardotegiak bilakatu ziren bere bizileku. Primua bazen ere, izena izan zen etxetik eraman zuen gauza bakarra.
Bertsokera zaharra zerabilen Txirritaren eraginez, doinu eta neurri zahar asko guganaino iritsi dira, plaza, ostatu edota sagordetegietan inguruan izan zituen bertsozaleek asko lagundu zuten bidaia horretan. Egun, Aita Zabalaren Auspoa saileko "Txirrita, bizitza eta bertsoak" liburua askoren jomuga da.
Labels: bertsoak, mp3, musika, txirrita